Errautsak antzezlana azken txanpan sartuko da udazken honetan. Urtebetez Euskal Herria puntatik puntara bixitatu ostean, azaroaren 26an Elgetan emango diogu azken agurra. Aurretik Andoainen, Bilbon, Hondarribian, Billabonan eta Amurrion izango gara.
Bidean esperientzia biziki ederrak izan ditugu. Sariak ere jaso ditu antzezlanak: ikusleen Txalo saria Azpeitian eta baita Donostia Saria ere. Baina benetako saria antzokiak beteta ikustea izan da. Ia.7.000 ikusle gora joan dira antzokira antzezlana ikustera. Antzokiak, frontoiak, gaztetxeak beteta ikustea benetan izan da bizigarria.
“Badago ikusleari paparretik heldu eta hilda dagoela eta esnatzeko sasoia duela gogorarazteko modu hoberik?” Harkaitz Cano. El Correo
"Errautsak" antzerki lanak irabazi du Euskararen Udal Patronatuak eta Donostia Kulturak antolatzen duten "XI. Donostia Antzerki Saria". Antzezlana 3 antzerki taldeen artean sorturtako elkarlanaren emaitza izan da: Le Petit Theatre de Pain, Artedrama eta Dejaba panpin laborategia.
“Errautsak” antzezlana pasa den Azaroak 1ean estreinatu zen Luhusoko (Lapurdi) Harri Xuri gelan eta ordutik 25 emanaldi burutu ditu antzezlanak Euskalherriko txoko desberdinetan
Saria emateko ekitaldia Nazioarteko Antzerkiaren Egunean egingo da, martxoaren 27an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian
“Errautsak” antzezlana pasa den Azaroan estreinatu zen eta aurkezpen emanaldi nahikotxo egin ziren hilabete horretan. Pare bat hilabete pausa egin ondoren, “Errautsak” eszanatokietara itzuliko da Otsailetik aurrera eta hainbat lekutan gozatzeko aukera egongo da; Iparraldea, Orereta, Beasain, Berriz, Ondarru, Igorre, Aulesti…lotura honetan agenda osoa ikusteko aukera dago.
Lerro hauetatik ere eskertu beharrean gaude Azaroan egin genituen 16 emanaldietara gerturatu zen publiko guztia eta antzezlanak izan duen harrera beroa. Horrela, Azpeitiko XXVIII Antzerki Topaketetan “Errautsak” antzezlanak Txalo saria jaso zuen, ikuslegoak aukeratuta.
Emanaldiak Otsaileko lehen astean abiatuko dira; lehendabizi Baxe Nafarroan (Otsailak 3 eta 4) eta ondoren Orereta-Errenterian izango da ikusgai (6 eta 7).
| NOIZ | HERRIA |
|---|---|
| 2 0 1 1 UDAZKENA | |
| Urriak 7 | Andoain |
| Urriak 27 | Bilbo |
| Urriak 28 | Bilbo |
| Urriak 29 | Bilbo |
| Azaroak 20 | Amurrio |
| Azaroak 24 | Hondarribi |
| Azaroak 25 | Billabona |
| Azaroak 26 | Elgeta |