Hodei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren hiletarako bilduko dira. Saminak eta berriz elkartzearen emozioak eraginda, Hodeiren azken agurra garai bateko festa basati bihurtuko da. Iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontraesanak azaleratuko dituen gau eroa.
Noizbait izatea amestu eta sekula izan ez zirenaren errautsak baino ez dira geratzen, ordea.
Igor Elortza & Unai Iturriaga
XX. mendeko hirurogeita hamargarren hamarkadan jaioak gara. Mundua aldatzear zela sinetsita zeudenengandik sortu ginen. Hautu gaitza, ordea, mundua aldatzea. Musikaz, borrokarako leloz, errepresioz, festaz eta orotariko drogaz inguratu gintuen gaztaroak.
Denboraren errotak egin du gainerakoa. XXI. mendea da, eta XX.eneko ametsen errautsak gara. Oraindik orain, errautsotan noizbait surik izan zela sinestarazi nahi diegu gure buruei. Ba ote?
Igor Elortza & Unai Iturriaga
HODEI: Hildakoa. Gaztea betirako.
ZIGOR: Euskaldun zikiratua eta analfabeto sentimentala. Tripa dauka.
ERRAMUN:Etxeko premua. Kubako zigarroak erretzen ditu, herritik irten gabe.
EIDER:Emazte eta ama eredugarria. Rimmela isurtzen zaio.
KAIET:Aita familiako hipotekatua. Automedikatu egiten da.
PILI:Ezdeusa. Aitaren jatetxean lan egiten du. Dirua irabazteko, berriz, pitxua pasatzen du.
FERMIN:Bidaiaria da. Inork ere ez daki asko gehiago.
| NOIZ | HERRIA |
|---|---|
| 2 0 1 1 UDAZKENA | |
| Urriak 7 | Andoain |
| Urriak 27 | Bilbo |
| Urriak 28 | Bilbo |
| Urriak 29 | Bilbo |
| Azaroak 20 | Amurrio |
| Azaroak 24 | Hondarribi |
| Azaroak 25 | Billabona |
| Azaroak 26 | Elgeta |