ERRAUTSAK

2011 UDAZKENA
ADI, AZKEN EMANALDIAK!

Azaroko Emanaldiak

Sinopsia

Hodei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren hiletarako bilduko dira. Saminak eta berriz elkartzearen emozioak eraginda, Hodeiren azken agurra garai bateko festa basati bihurtuko da. Iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontraesanak azaleratuko dituen gau eroa.

Noizbait izatea amestu eta sekula izan ez zirenaren errautsak baino ez dira geratzen, ordea.

Igor Elortza & Unai Iturriaga

Gaia

XX. mendeko hirurogeita hamargarren hamarkadan jaioak gara. Mundua aldatzear zela sinetsita zeudenengandik sortu ginen. Hautu gaitza, ordea, mundua aldatzea. Musikaz, borrokarako leloz, errepresioz, festaz eta orotariko drogaz inguratu gintuen gaztaroak.

Denboraren errotak egin du gainerakoa. XXI. mendea da, eta XX.eneko ametsen errautsak gara. Oraindik orain, errautsotan noizbait surik izan zela sinestarazi nahi diegu gure buruei. Ba ote?

Igor Elortza & Unai Iturriaga

 

 

EGUTEGIA

NOIZ HERRIA
2 0 1 1 UDAZKENA
Urriak 7 Andoain
Urriak 27 Bilbo
Urriak 28 Bilbo
Urriak 29 Bilbo
Azaroak 20 Amurrio
Azaroak 24 Hondarribi
Azaroak 25 Billabona
Azaroak 26 Elgeta
Artedrama logoa Le Petit Theatre de Pain Logoa Dejabu LOgoa Euskadi Akitania Logoa EKE Logoa Harri Xuri (Ivom Arzamendi) Logoa EJ GV Logoa Conseil General Pyrenees Atlantiques Logoa Luhusoko herria Logoa Aulestiko Herria Logoa Ministere de Culture Logoa Donostia Saria Logoa
info@artedrama.com (+34) 615 77 95 11 | leptdp@gmail.com (+33) 559 93 01 45